Showing posts with label Konpartitu. Show all posts
Showing posts with label Konpartitu. Show all posts

Saturday, January 14, 2012

NOLA DISEINATZEN DITUGU IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN.


           Ikaskideek egindako HOD-ak ikusi ondorengo ondorioak.

          IKTak Lehen Hezkuntzan irakasgaiko 4. klasean talde bakoitzak bere HOD-ren aurkezpena egin du. HOD bat egiteko egile tresna desberdinak ikusi ditugu: Edilim, Cuadernia, Hot potatoes Jclic eta guk erabilitako Scratch. Ikasleek klasean landu behar diren edukiak beste era baten ikus ditzakete eta gainera aukera dute jolasten ikasteko. Esan beharra dago  egile tresna hauen bidez eginiko aplikazioek ez dute sentsurik beraiekin ez badoa planteamendu didaktiko egoki bat.

          Orain azalpen txiki bat egingo dugu, guk erabilitako egile tresnaren arabera. Scratch oso programa erraza da erabiltzen. Eta oso irekia. Haurrek ere erraz ikasi dezakete erabiltzen. Era askotako edukiak lantzeko erabili daiteke eta era (metodologia) ezberdinetan. Sarritan, egina dagoen ariketa baten bila hasi ordez, egokiagoa (eta azkarragoa) izan daiteke HOD bat irakasleak berak sortzea egoerari egokituta. Horretarako, jakina, Scratch-ekin esperientzia pixka bat izatea komeni da, baina hasieran kostatzen bada ere benetan gomendagarria da programa.

Sunday, December 4, 2011

Nola aurkeztu eduki bat modu erakargarrian?

     Ikaslideok egindako bideoak ikusi ondorengo ondorioak:

   Bideoak ikusi ondoren konturatu gara ikasleei bidalitako ariketa ireki batek zein emaitza ezberdinak ekar ditzakeen!

   Bideo bat egin behar genuela agindu zitzaigun eta, gabonak gertu direla, gutako batzuek jostailu baten iragarkia egin dute (oso profesional, portzierto!).
     Beste batzuek, berriz, kontsumo joeraren aurkako iragarkia egin dute (hau eta hau, adibidez).

  Eta besteok generoen estereotipatzeen aurka, edo IKTen abantailen alde...  egin dugu iragarkia. Guztiak ederrak.

    Edonola ere, asko ikasi dugu ariketa honekin. Batez ere, youtuben bideo bat igotzeko beldurra galdu dugula ziurtatu da eta hau (bideoak youtubera egunero igotzea ez, baina beldurrik ez ezatea bai) ezinbestekoa da  gaur egun irakasle izateko.

Sunday, November 13, 2011

3.Klasearen ondoren, ondorioak.



IKTak Lehen Hezkuntzan irakasgaiko 3. klasean talde bakoitzak bere txostenerako aukeratutako gaiaren aurkezpena egin du. Gure gaia RSSak ziren, web 2.0-aren zerbitzuen artean.

Adibidez beste talde batengandik jakin dugu wikiak egiteko Wikispaces zerbitzuaren berri (euskarazko bertsioa ere baduena). Guk, gure taldean google docs erabiltzen dugu denon artean testuak idazteko (era sinkroniko edo asinkronikoan) eta, wikiek bezala, zerbitzu honek dokumentua taldean idatzi eta historiala begiratzeko aukera ematen du. Baina ez dauka erabiltzaileen sartu-irtenak ikusteko aukerarik (ez dugu ezagutzen behintzat) eta hori interesgarria litzateke taldekideen inplikazioa ikusteko.

Mapen gaia aukeratu zuten ikaskideek, berriz, irakatsi digute nola txertatu (embed) dezakegun gure blogean leku jakin baten erreferentzia. Hau da, google maps-a toki jakin batean kokatu eta eskaintzen digun html helbidea kopiatu gure blogean txertatzeko. Bideoekin eta txostenarekin egin izan dugun bezalaxe.

Azken baten, ikusten dugu 2.0 zerbitzu hauek guztiak oso errazak direla erabiltzen eta, horixe, 2.0 egiten dutela internet. Erabilterraza, alegia. Edonork bere bloga egin dezake, sare sozialetan jendea ezagutu, wikietan haiekin lan egin, RSSekin eta sareko mahaigainekin nork bere denbora eta informazioa era pertsonalizatuan kudeatu... 

Kuriosoa da mundu hau.

Friday, October 21, 2011

Bigarren klasean ateratako ondorio batzuk...

     “IKTak lehen hezkuntzan” irakasgaiaren bigarren klasean (2011-10-18) besteen teknografiak ikusi eta gureari falta zitzaizkion gauza batzuk ikusi ditugu.


     Guk aurretik jarrita genituen gauzak, eta gainera falta zaizkigun gauzak ikusita, argi dago irakasleek izan behar duten aurretiazko prestakuntza ugaria eta zabala dela. 


     Besteak beste, gizakiaren garapenarekin batera, teknologia ere garatzen doala argi ikusi dugu, eta garai batean,  tresna teknologikoak gauza gutxi batzuentzat erabiltzen baziren ere, eta pertsona gutxiren esku bazeuden ere, gaur egun, jende askok ditu eskura eta edozertarako erabiltzen dira. Horregatik, hezkuntza ere ez da atzean geratu, eta bertan ere garrantzitsua da garai berrietara egokitzen jakitea, eta beharrezkoa dena ikastea.


     Egokitzapen honek buru hauste asko ekarri baditzake ere, argi dago, ondo erabiliz gero, teknologia tresna ezin hobea dela hezkuntzarentzat. Abantaila batzuk aipatzekotan, ezagunena informazioaren eskuragarritasuna da, izan ere, internetekin dena eskura daukagu. Informazio gehiegi, agian? 


     Beste abantailak ere baditu, umeen motibazioa bultza dezakete, lana erraztu dezakete, eta azken finean, esperientzien bidez ikastera lagun dezakete. Era berean, multialfabetizazioa bultzatzen du, teknologien erabilerarekin ikusentzunezko hezkuntza, hezkuntza digitala eta hezkuntza informazionala bultzatzen baitira.


     Azkenik, aipatu beharreko beste ezaugarri positibo bat, klaseko elkarlana bultzatu dezakeela da, eta era berean, elkarlan edo taldelan horretan lagundu. Hala ere, gai hau oso zabala izan daiteke, horregatik, hurrengo postetan argituko dugu. 


     Ondorio moduan: teknologia, gizakia bezala, garatzen doa etengabe eta eskaintzen dituen gauza onei etekina ateratzea lortu behar da. Gizarteko arlo guztietan eta hezkuntzan batez ere! Horregatik, IKTekin lan egiteko, beharrezkoa izango dute, irakasleek, etengabeko egokitzapen eta ikaskuntza eta, era berean, teknologia guzti hau ondo erabiltzen jakitea irakaskuntza hori egokia izan dadin.