Sunday, November 6, 2011

Txostena: Web 2.0 tresna ugari.

Hemen duzue Lander, Unai, Imanol eta Mikel ikasleen artean egindako txostena.

Nahiko presaka egina, beraz, iruzkinak ongietorriak dira hobetzeko!


Web 2.0 Txostena

Tuesday, November 1, 2011

1.0 eta 2.0 Webak

Not in Words (www.notinwords.com) web orrian, beraiek dioten bezala, gauzak hizkuntza unibertsalarekin esplikatzen dituzte, irudien hizkuntzarekin.

Oraingoan 1.0 weben eta 2.0 weben arteko ezberdintasunak azaltzen dituzte. Beraiek dioten bezala, irudiekin eta era argi batean erakusten dute web orrien eguneraketa prozesua.

1.0 web orrietan, informazioa web orritik ikusleengana doa informazioa beti. Argazki, irudi, bideo eta gainontzekoak web orritik bisitariarengana doa. Beste era batera esana, informazioaren bidalketa norabidea bakarra da.

2. 0 Web orrietan, berriz, informazioa web orritik bisitariarengana doa, baina bisitariek ere informazioa jasotzeaz gain, bidali egin dezake. Hortaz, informazioaren bidalketa norabidea bi zentzutakoa izango da. Honek, beste gauza batzuen artean, bisitariek, informazioa irakurtzeaz gainera, berain informazioa, bideoak, argazkiak… elkarbanatu ditzakete.

Mota honetako web orriak izan ziren blogak, foroak eta abarri zentzua eman ziotenak, bisitariek, irakurtzeaz gainera, beraien iritzia parteka baitezakete. Era berean, 2.0 webaren hedatzearekin, sare sozialak gero eta ezagunago eta hedatuagoak dira.

Informazio gehiago nahi? Bideo honek argituko dizu!


                 

Web 2.0 eta Eskola

     Ondorengo bideoan ikus dezakegu Web 2.0 aren garrantzia hezkuntza arloan. Bideo honek Web 2.0-ri buruz hitz egiten du azalpen txiki bat emanez. Horretarako teknologien munduan zer nolako aldaketak egon diren, non erabiltzailea paper pasibo batetik, (bakarrik begiratzen,irakurri zuen), aktibo batera (non parte hartzen dute edukiak sortzen eta banatzen dituztelako, erlazionatzen direlako eta bere iritziak ematen dituztelako) pasatzen dira, eta horrez gain zer nolako eraginak sortu dituzten aldaketa hauek azalduko ditu. 

Bideo honetan lau osagairi buruz hitz egiten da: erabitzaileak (usuarios), zerbitzuak (servicios), tresnak (herramientas) eta baliabideak (medios) eta era berean azalduko du nola dagoen oinarrituta Web2.0 osagai hauetan adibide batzuekin azalduta.


                    Web 2.0 y Educación from xardesvives on Vimeo.

Monday, October 31, 2011

Sistema eragilea

    Ordenagailuaren funtsezko softwarea da, sistemaren ulermena eta erabilpena errazten baitu. Adibide gisa, erabiltzaileari sistema ulertzeko eta erraz erabiltzeko bitartekari grafikoak ematen dizkio. Erabileraren ikuspuntutik begiratuta, ordenagailuaren baliabideak erabiltzeko aukera ematen duen errutina multzoa da. Hardwarearen osagaiak (CPU, memoria, periferikoak, bideo-sistema, etab.) kontrolatu eta funtzionamendu egokia ziurtatzen du. Erabiltzaileari, hardwarearen zailtasunak ezkutatzen dizkio, horrela erabiltzaile eta ordenagailuaren arteko komunikazioa erraztuz.

Sistema eragilearen oinarrizko funtzioak.
     › Erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko komunikazioa bermatzea: horretarako, komando-lerro bitartekariak edo bitartekari grafikoak erabiliz.
     › Ordenagailuaren hardware-gailuak kudeatzea: programaren eta hardwarearen arteko bitartekari lanak burutzen ditu.
     › Disko-fitxategiak kudeatzea: informazioa diskoetan gordetzeko, informazioa konpartimendu logikoetan biltzen ditu.
     › Erabiltzaileen programei laguntza eskeintzea: beste software programei zerbitzuak eskeintzen dizkie, besteak beste, fitxategiak zerrendatu, diskoan grabatu, etab.
     › Akatsen antzematea eta berreskurapena: sistema informatikoa martxan dagoen bitartean, hainbat akats gerta daitezke. Sistema eragilearen lana horren aurrean, akatsa sahiesteko erabaki egokia hartzea da, ahalik eta kalte txikien jasan dezan.

Sistema eragilearen osagaiak.
     Hiru osagai nagusi bereizi daitezke:
     › Nukleoa: CPUaren kontrola eta exekutatu beharreko prozesuak kudeatzen ditu.
     › Zerbitzuak: hauen bidez, erabiltzaileak sistema eragileen baliabideak erabiltzeko eukra du.
     › Komando itzultzaileak: ordenagailuak ulertzen dituen lengoaiara itzultzen ditu goi-mailako komandoak.

Sistema eragileen bilakaera historikoa.
     Sistema eragilea azaldu baino lehen, harwarea “eskuz” kudeatu behar zen, programatzaileek txartel zulatuetan (0,1) idazten zutelarik. Baina 50. hamarkadatik aurrera, sistema eragilearen beharra agertu zen. Urte horietan ikusi zen, sekuentzialki errepikatzen ziren ariketak baino ez zirela exekutatzen, beraz, sistema eragileak errepikatu beharreko eragiketa horiek guztiak biltzeko sortu ziren. Sistema eragileen bilakaera, hardwarearen bilakaerarekin bat egiten du. Lau belaunaldi bereiz daitezke hardwareari dagokionez:
     › Lehenengo belaunaldia (1945-1955): lehenego konputagailuetan huts-balbulak erabiltzen ziren. Datuak sartzeko, txartel zulatuak erabiltzen ziren, horrela, prozesu berdinak errepikatzeko ez zegoen datu guztiak berriro sartu beharrik.
     › Bigarren belaunaldia (1955-1965): huts-balbulak utzi eta transistoreak erabiltzen hasi ziren. Sistema eragileak lanen arteko trantsizioak azkartzeko diseinatu ziren.
     › Hirugarren belaunaldia (1965-1980): Zirkuitu integratuak erabiltzen hasten dira, ordenagailuaren tamaina eta kostua txikituz. Belaunaldi honen sistema eragileen ezaugarri nagusiak, askotariko programazioa eta askotariko prozesaketa dira. Programak batera exekutatzen dira. Konputagailu multzoak kudeatu zituen lehen sistema eragilea IBMren OS/360 izan zen.
     › Laugarren belaunaldia (1980tik aurrera): Ordenagailu pertsonalen belaunaldia da. Edozein erabiltzailek ordenagailua erabil zezan, bitartekari grafiko sinpleak erabiltzen hasten dira. Baina oraindik banako ordenagailuetan lan egitetik sarean lan egitera pasatzeak arazo asko ekartzen ditu.

Sistema eragileen sailkapena.
1) Erabiltzaile kopuruaren arabera. Sistemaren baliabideak batera erabiltzen dituzten erabiltzaileen arabera, honako sailkapena egin daiteke:
     › Erabiltzaile bakarreko sistema eragileak. Hauek erabiltzaile bakarra onartzen dute. Erabiltzaileen ardurarik ez izateak sistemaren jarduera errazten du. Mota hontako sistema eragile ezagunenak honako hauek dira: MS-DOS, MS Windows 95, 98, Me, NT 4.0 Workstation eta Windows 2000 Professional.
     › Erabiltzaile askoko sistema eragileak. Sistema eragile hauek erabiltzaileak bereizten ditu, eta horretarako, erabiltzaileak sisteman sartzerakoan, baimentze-mekanismo bat abiarazten da, pasahitzetan oinarritutakoa.
2) Ataza edo kopuruaren arabera. Sistemak aldi berean exekutatzen dituen programen arabera, honako sailkapen hau egin daiteke:
     › Ataza bakarreko sistema eragileak. Programa exekutatzean, ataza bakarreko sistema eragileak programa horri eskeintzen dizkio hardware-gailu guztiak.
     › Ataza askoko sistema eragileak. Prozesu multzoak batera exekutatzen ditu. Mota hontako sistema eragile ezagunenak: MS Windows 4.0 workstation, MS windows NT server, Windows XP professional, UNIX, Novell, etab.
     › Ataza askoko eta denbora partekatuko sistema eragilea. Prozesu jakin bati eskeintzen dio prozesadorearen kontrola, denbora tarte jakin bakoitzeko.
3) Prozesadore kopuruaren arabera. Sistema eragileak kudeatu ditzakeen prozesadore kopuruaren arabera, honako sailkapena egin daiteke:
     › Prozesadore bakarrekoak. Prozesadore bakarra kontrolatzeko gai da.
     › Prozesadore askokoak. Prozesadore askoko sistema eragileek CPU askoren artean banatzen dituzte lanak, eta prozesuak aldi berean exekutatzen dituzte. Sistema eragile ezagunenak honako hauek dira: Windows XP, GNU/LINUX, UNIX eta Solaris.

Sistema eragileen familiak.
     Hiru familia haundietan banatu daitezke: UNIX (GNU/LINUX), Microsoft eta bestelakoak.
     › UNIX eta GNU/LINUX sistema eragileak. UNIX sistema eragilea 60. hamarkadan sortu zen. Linusek MS-DOS sistema eragileak makinaren baliabideei ateratzen ez ziola ikusita, MINIX sistema eragilea erabiltzea erabaki zuen. MINIX sistema UNIX esperimentala zen. Baina MINIXek ez zuen oraindik linusen betebeharra asetzen. Horretarako Linusek bere sistema eragilea garatzen hasi zen. LINUX sistema eragile baten nukleoa besterik ez da. Nukleo hori GNU proiektuaren barruan garatutako aplikazioekin batuz gero, GNU/LINUX sistema eragilea lortzen da.
     › Microsoften sistema eragileak. 1975Ean Bill Gatesek eta Paul Allenek BASIC programazio-lengoaia asmatu zuten, eta era berean Microsoft enpresa sortu ere. 1977An FORTRAN programazio-lengoaia plazaratu zuten. 1980an , IBM enpresak Microsoft kontratatu zuen PC-entzako sistema eragilea garatzeko. Urrengo urtean, IBMk plazaratutako ordenagailuek, Microsoftek ekoiztutako sistema eragilea zuten: MS-DOS (ataza eta erabiltzaile bakarreko sistema eragile ezagunena). 1985. urtean berriz, Windows sistema eragilea plazaratu zuten, eta Applen bitartekari grafikoen aldeko apustua egin zuten. Windows 95a, sistema eragile berritzat jotzen da, naiz eta MS-DOS sisteman oinarriturik egon. Baina MS-DOS sisteman oinarriturik ez dagoen lehen sistema eragilea Windows XP da. 2007. urtan Windows Vista agertzen da.
     › Bestelako sistema eragileak. IBMren eta Microsoften ituna apurtu zenetik, IBMk bere sistema eragileak garatzen ditu.

Sistema informatikoak

    Hasiera batean, informatika, informazioa automatikoki kudeatzeko zientzia modura definitu zen. Baina gaur egun hori baino askoz ere gehiago da. Esan daiteke, informatika ordenagailuen zientzia modura definitu daitekeela, eta ezin da komunikazioa, telefonia, internet, etab, informatika gabe ulertu.
     Informatikaren bilakaera, kalkulu matematikoak egitetik hasten da, lehenengo kalkulagailua Abakoa izanik. Hortik aurrera, eta algoritmoetan oinarriturik modu ezberdineko makinak sortzen joan ziren. Lehen ordenagailua berriz, elektronika modernoaren garapenarekin batera azaldu zen, eta etengailu elektrikoen bitartez, korrontea igarotzeari=1 eta ez igarotzeri=0 esleitzea erabakitzean datza. Etengailu horien modernetzearekin batera, ordenagailuaren etekina hobetuz joan da.
     Ordenagailuen garapena, teknologiaren garapenarekin bat egiten du, eta bost belaunalditan ezberdindu daiteke:
     › Lehenengo belaunaldia (1940-1952):
Huts-balbulez osaturik daude, eta erabilera zientifiko naiz militarrerako sortuak dira.
     › Bigarren belaunaldia (1952-1964):
Huts-balbulak alde batera utzi eta transistoreak erabiltzen hasten dira, baita lehenengo ordenagailu komertzialak azaldu ere. Sistema eragilea azaltzen da.
     › Hirugarren belaunaldia (1964-1971):
Zirkuitu integratuak erabiltzen hasten dira. Honek ordenagailuen tamaina eta kostua txikitzeaz gain, ordenagailuaren etekina hobetu zuen. Lehenengo programa komertzialak agertu ziren.
     › Laugarren belaunaldia (1971-1981):
Mikroprozesadorea azaltzen da, bertan ordenagailuaren oinarrizko elementuak biltzen direlarik. Ordenagailuaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa bideratzen duten periferikoak hobetzen dira.
     › Bosgarren belaunaldia (1981. urtetik aurrera):
Software komertzialak eta libreak gero eta garrantzi handiagoa dute.
Ordenagailuaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa bermatzeko, bitartekari grafikoak erabiltzen dira.

     Mikroprozesagailuei esker, ordenagailu pertsonalen iraultza etorri zen. 1977an Apple Computer enpresa sortu zen, eta hortik aurrera, ordenagailua etxeko beste edozein tresna elektroniko bezala saltzen hasi zen. Apple I ordenagailua plazaratu ondoren, mota ezberdinetako ordenagailu pertsonalez bete zen merkatua. Honek estandarizazio falta ekarri zuen, hau da, fabrikatzaile bakoitzak konfigurazio eta lengoaia ezberdinak erabiltzea.
Estandarizazioa 1981ean etorri zen IBM enpresaren eskutik. Epe laburrean, merkatuaren erreferentzia-eredu izatera iritsi zen, guzti hori, Intel 8088 mikroprozesadorean oinarriturik eta Microsoft enpresaren DOS sistema eragilea erabilita. PCarekin batera, programa klasikoak agertu ziren (datu baseen programak, kalulu horriak, testu-prozesadoreak...). Bitartekari grafikoak, multimedia-sistemak eta baita internetek ere izugarrizko aldaketak eragin dituzte ordenagailuetan.

Ordenagailuaren osagaiak: Hardwarea eta Softwarea.
     › Hardwarea: Ordenagailuaren zati fisikoa da eta osagai fisiko hauek osaturik dago:
      -Prozesadorea (CPU): Ordenagailuaren funtsezko osagaia da. Prozesu eta lan guztiez arduratzen da, baita memoria eta informazioaz ere.
      -Memoria: Byte-etan kudeatutako informazioa biltegiratzeko erabiltzen da. Biltegiratu daitezkeen byte kopuruak osatzen edo mugatzen dute memoria ahalmena. Bi memoria mota aipatu behar dira: 1) Kanpoko biltegiratze-memoriak, hau da, DVD, disko gogorrak, disketeak eta abar. 2) eta memoria nagusia, barruko memoria da eta informazioa aldi baterako gordetzen dituena. RAM memoria, memoria nagusi gisa da ezaguna. ROM memoria berriz, irakurtzeko besterik ez da eta sistema informatikoa abiarazteko erabili ohi da.
      -Sarrera/Irteera unitateak eta busak: S/I unitateak, prozesadorea eta beste barruko osagaiak periferikoeki eta biltegiratze-memoriekin komunikatzeko balio dute. Busa berriz, konputagailuen osagaien arteko komunikazio-bide nagusia da.
      -Periferikoak: Erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko komunikazioa bideratzen dute.
     › Softwarea: Ordenagailuaren zati fisikoen funtzionamendu egokia bermatzen duen zati ez-fisikoa da. Softwareak hiru informazio mota biltzen ditu: datuak, sistema eragileak eta aplikazioak. Bi Software mota bereiz daitezke: 1) Aplikazioetara zuzendutako softwarea: datu-baseak, testu-editoreak, etab. 2) Sistemaren softwarea: sistema eragileak, utilitateak, etab.
     Erabiltzaileak eta ordenagailuak hizkuntza ezberdinak erabiltzen dituzte, eta kodifikazio-sistemen bitartez, erabiltzailearen hizkuntza, ordenagailuak uler dezakeen hizkuntzara bihurtzen du.

Educacontic

Web orri honetan aurkitu dezakegu edozein informazio ikt-ei buruz  eta erabiltzeko adibide batzuk. Gainera web orri honetan harpidetzeko aukera ematen digu, lankidetza bat sortuz, (adibidez blogaren laguntzarekin,twitterrenarekin  eta facebookenarekin ere eta beste baliabideei esker). Baliabide interesgarria da irakasleentzako baina  edozein pertsona erabili  dezake. Aukera asko ematen digu katalogo handi eta beteta duelako, honi esker garaiko baliabide interesgarrienak aurkitu ditzakegulako. Edozein blog bezala erabili dezakegu gure iritziak emateko eta besteen iritziak irakurri ditzakegu ere elkarrekiko ikaskuntza bat sortuz, non ikaskuntza hau egunerokoa izango da. Oso baliabide interesgarria da, tresna teknologikoek lankidetza moduan ikasteko laguntzen gaituztelako.
Educacontic                                    http://www.educacontic.es/

Cscl Espazio batean lan egiteko erabiliko ditugun tresna teknologikoen ezaugarriak.

Ø  Bere erabilera erreza eta eraginkorra izan behar da.
Ø  Osagaien, edukien eta egituren birrerabilpena baimendu behar digu.
Ø  Pertsonen, taldeen eta eginkizunen arteko kudeaketa egiten utzi behar digu.
Ø  Materialak eta informazioa antolatzeko lagundu behar digu.
Ø  Ikasleen eta prozesuaren ebaluaketa erraztuko digu.
Ø  Komunikatzeko prozesuak erraztuko dizkigu,( tutoretzaren bidez).
Ø  Hardware-sofware libreak erabili ditzakegu lizentzia pribatuez gain.
Ø  Iraunkorrak izan behar dira.
Ø  Aldiak, etapak eta zereginak era argi batean azalduta egon beharko lirateke.