Wednesday, March 14, 2012

QR kodea dugu!

Aupa! Jostailu berria probatu dugu gaurkoan. QR kodea sortu dugu jendea blog honetara bideratzeko.

ONGI ETORRI beraz. Eta jakizu blog honen egileak Lehen Hezkuntzaren ingurukoak (denetarikoak) partekatuko ditugun magisteritzako lau ikasle garela.

Polita, baietz!

Tuesday, March 13, 2012

Hezkuntza Sistema berri baten beharra?

    Sarritan hitz egin dugu blog honetan gizarteak eta honek dituen ezaugarrien aldaketaz, baita gizarteko partaide garenon ,eta garrantzitsuagoa dena, izango direnen beharrak zeintzuk diren edo zeintzuk izan daitezkeen ere aipatzen (edo suposatzen behintzat). Beraz, gizartea eta bere inguruan biltzen duen guztia aldatzen ari bada, zergaitik Hezkuntza Sistemak berdin jaraitzen du? Zergaitik gauza berdinak irakatsi eta ikasten dira? eta zergaitik gauza horiek modu berdinean irakatsi eta ikasten dira?

    Galdera hauei erantzuna bilatzekotan bazabiltza, edota galdera hauen inguruko hausnarketa bat egin nahiean bazabiltza, agian bideo honek zertxobait lagun zaitzake: 


   

Sunday, February 26, 2012

"Homo consumus" edo "Homo responsabilus"

Bideo hau ikusi genuen lehengoan eta, gaztelaniaz badago ere, oso ona iruditu zitzaigun lehen hezkuntzako ikasleentzat! "Gizarte" edo "Natur" irakasgaietan erabili liteke, beraz bi etiketak jarri dizkiogu post honi, etorkizunean erraz aurkitzeko.

Espero dugu gustatzea. Zu zer zara? "Homo consumus" edo "Homo responsabilus"?




Sunday, January 15, 2012

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute?

IKT

Escuela 2.0. Mucho más que 1x1 (Antonio Pérez Sanz)


Gaurko gizarte globalizatu, digital, eta geldiezin honi hezkuntza egokitzeko helburuarekin sortu zen eskola 2.0 programa. Ikasketa informal eta autonomoa, jakitearen eraikuntza soziala, eta autoikaskuntzarako konpetentzien garapenak egungo hezkuntzaren oinarria izango dira, gehien bat IKTei esker.

Gaur egun bilatzen den hezkuntza motari aurre egiteko (ikasten ikasi, alfabetizazio digital eta mediatikoa lortu…) beharrezkoa izan da IKTei bultzada bat eman, eta ikasgelak modernizatzea:

  • Irakasleak ez dira denen aurrean hitz egiten jarriko, orientatzaile, laguntzaile, edo errealitate eta ikasleen arteko lotura izan beharko du besteak beste. Gaur egungo irakasleek, ikasleen gaitasunak ezagutzan jakin behar dute, beraien jarduera eta partehartzea bultzatu behar ditu, eta ahal bada, medio didaktiko propioak sortzeko gai ere izan beharko luke ikasleen beharretara egokitzeko. Horregatik, gutxieneko konpetentziak eduki beharko dituzte informazioaren tratamendurako, eta baita arlo digitalari dagokionez.
  • Ikasleak ez dira izango, lehen bezala, informazio – gordetzaileak, informazioa kudeatzen ikasi beharko dute, beharren arabera informazioa jaso, kudeatu edo sortzeko. Gainera, bere kapazitate intelektualaz jabetzea ere garrantzitsua izango da, ume bakoitzak bere abiaduran autoikaskuntza bultzatu, eta hau berarentzat gero eta autonomoago eta baliagarriagoa izan dadin.
  • Ingurugiro eskolarrak ere aldaketa jasan beharko du, inguru birtualak sortzeko aukera emanez, denboraren eta espazioaren mugak alde batera uztea ahalbidetuz, eta beharrezko diren Eskola 2.0-ren erremintak barneratuz, bakarkako zein taldeko ikaskuntza sustatzeko.


Oinarrizko konpetentziak beti kontuan hartuta, kasu honetan, informazioaren tratamendua eta konpetentzia digitalari dagokionari konkretuki, Eskola 2.0-ren helburua, ikasleek errealizazio pertsonala lortzea, hiritartasun aktiboa gauzatzea, bizitza helduan era egokian barneratzea eta bizitza osorako ikasketa jarraitua garatzea da. Helburu bezala, IKT-en erabilera egokiak, DBH-n graduatzen direnei informazioaren gizarte honetan aurrera era egokian ateratzen lagundu behar die.

Eskola 2.0 programa

IKT-en benetako indarra, interakziorako ahalmenean, aldibereko komunikazioetan, informazioaren errepresentazioetan eta elkarrekiko jakituriaren sorreran dago, eta horretarako, praktika pedagogikoaren aldaketa beharrezkoa da.

Dena dela, IKT-ekin ez da alderdi teknikoa lantzea bakarrik bilatzen, alderdi metodologiko eta didaktikoetan fokatu behar dira. Horretarako, XXI. Mendeko gela digitalak aurrera atera beharko dira, zeintzuek azpiegitura teknologiko egokia eta konektibitate minimo bat edukiko duten, gela hauek errealitateari irekitzeko.

Aldaketa sakonak, ikasleen konektibitate puntual edo noizbehinkakoa eta hezkuntzarekin zerikusirik ez dutenetatik haratago joatean datza, IKT-ak errekurtso bezala erabiltzen ikastea izango da helburu, beste medio bat eskura edukitzean alegia.

Eskola 2.0-ren ardatzak
  • Gela digitalak
  • Konektibitatea
  • Irakaslegoaren etengabeko formakuntza    
  • Errekurtso digitalak

Hain prestatuta dauden gela digital hauetan, arbel digital batekin eta interneteko konexioarekin, ikasle eta irakasleek eskura duten informazio guztia ikusi eta komentatu ahal izango dute. Horretarako, AGREGA bezalako baliabideak dituzte, edo gehiagotan eman daitezkeen bideoak, multimedia aurkezpenak, dokumentu digitalak, …

Bakoitzak ordenagailu bat edukitzeak, gainera, autoikaskuntza bultza dezake, horrela, gela barruko ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokitzea errazagoa izan daitekeelarik.

Azken finean, Eskola 2.0-ren helburua XXI. mendeko kalitatea eta berdintasuna bilatzea da. Horretarako, 2009-an, lau urteko programa sortu zen lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren maila eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleentzat. Programa hau hamazazpi autonomi erkidegoetatik hamalauk onartu zuten, denek, Valentzia, Madrid eta Murtziak ezik, hirurak Partido Popularragatik gobernatuak. Espainian egondako gobernu aldaketa dela eta, eta garai hartan bezala pentsatuz gero, nor daki programa bukatuko den, eraldatu egingo den, edo besterik gabe desagertu egingo den… ezin jakin! 

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI EGOKITZEKO POLITIKAK

    Jakina den bezala, informazioaren eta komunikazioaren gizartean bizi gara. Baina ez da beti horrela izan, eta gizarte berri horretan murgiltzeko eta modu egoki batez integratzeko, hainbat politika jarri izan dira martxan, bai Europan, Espainian eta baita Euskadin ere. Orokorragoetatik hasita, zehatzagoetara pasata, eta arlo ezberdinetara zuzenduta.
    
     Ezinbestekoa izan da, Europak neurri eta gomendio orokor batzuk sortzea, herrialde guztiek bide berdina egin dezaten. 1994. urtean, “Europa, informazioaren gizarterantz abian” programak eman zion hasiera politika hauei, teknologiaren paradigma berriari aurre egiteko. Hortik aurrera, eEurope (2000. urtea) programak hartu zuen testigua eta horrekin batera neurri batzuk sortu ziren, politika, ekonomia zein hezkuntza sistemek jarraitu behar zituztenak. Hezkuntzaren inguruan (guri interesatzen zaiguna), irakasleen formakuntza teknologikoa, ikaskuntza iraunkorra, oinarrizko konpetentzien eguneratzea, hezkuntzaren zabalkuntza, eta beste hainbat neurri jarri ziren martxan. Guzti hau eLearning programari esker lortu nahi izan da.
    
     Espainian berriz, IKTak hezkuntzan sartzeko eta hezteko errekurtso multimediak sortzeko inbertsioak izan dira oinarria. Ikasleek, gizarte teknologikoari aurre egiteko estrategiak lor ditzaten, “internet eskolan” programa sortu zen, Europako gomendioak jarraituz. Horretarako, eskoletako infraestrukturen hobekuntza, irakasleen formakuntza, eta hezteko edukien eta softwareen garapena bultzatu zen. Bilatu nahi zena zera zen, hezkuntza tradizionaletik, garai berriek eskatzen zuten hezkuntza batetara pasatzea zen, neurri ezberdin batzuk hartuta: IKT ekipamenduak eskoletan zabaltzea, internet erabiltzeko erraztasunak, familientzako IKTen inguruko formakuntza, …. Gauzak ondo egiten ari diren seinale informazioaren tratamendu digitala konpetentziaren ezarpenak erakusten du.
   
    Euskadin, 1999 urtean eman zitzaion hasiera informazioaren gizartera egokitzeko politikari. Hezkuntza arloan, iniciativa 2000tres izan zen, benetako aurrerapausoa eman zuena, eta beranduago hobetua izan zena. Garapen pertsonala sustatzea eta eten digitala haustea ziren helburu nagusiak. Beste plan batek Premia II alegia, eskoletako internetera sarbidea erraztu zuen, seguritate eta mantentze informatikoak eskaini zituen, ekipamendu informatikoen edapena sustatu zuen, irakasleen formakuntza bermatzen duen garatu plana sortu zen (beste hainbat formakuntza plan ere sortu dira).
    
     Bai Europan, Espainian eta baita Euskadin hartu diren erabaki guzti hauek, gizarte berri honek behar dituen hiritarrak prestatzeko neurri bezala hartu dira, eta hezkuntzan hartutakoak dira, etorkizuneko gizarteko parte izango diren gaur egungo ikasleen prestakuntza ziurtatuko dutenak.

Saturday, January 14, 2012

Escuela 2.0 proiektuaren bideoa.

Eva Almuniak hitz egiten du bideo honen hasieran. Estatuko Hezkuntza Ministerioko idazkari nagusiak hau esan zuen egun hartan, adibidez:
...por eso desde el gobierno se decide situar a la educación en el epicentro de la acción política...
Ondoren, Antonio Perezek dio eskola 2.0 ekimenaren helburua hezkuntza sistema berritzea, modernizatzea dela. Eskolak portatilekin hornitu nahi direla ikasleek tresna gisa erabili dezaten, kalkulagailua bezala... Baina hornikuntza hori baino gehiago izango dela: arbel digital interaktiboak, proiektoreak, wiffi, denetariko osagarriak... 
Oso seguru hitz egiten du bideoan eta garbi dauka eta garbi uzten saiatzen da hornikuntzaz gain irakasleen formakuntza ere garrantzitsua dela. Garrantzitsuagoa beharbada. Baina harrigarria da, hori garbi izanik, bideo honetan erakusten den IKTen erabilera hain txarra izatea. Guk (magisteritzako lau ikasle soil) ezin dugu esan beharbada nola behar lukeen, baina modua hori ez dela argi ikusten dugu.
Mutikoak gorputzeko organoak arrastatuz egiten duen ariketa, egin daiteke kartulina batzuk margotu eta goraizeekin moztuz. Eta beharbada, haurrek organoak marraztu eta kartulina mozten duten bitartean (denbora gehiago ematen dute horretan, elkarrekin hitz egiten dute, “bere” sentitzen dute...) gehiago ikasiko dute PDIan egin duenarekin baino: haur bat ariketa egiten eta irakaslea eta ikaskide guztiak begira. 
Esan behar, edonola ere, guk kirioak dantzan izango genituela gure klasean grabatzera sartuko balira. Ikusi eta baloratu zuek bideoa, iruzkinak eskertzen dira!