Sunday, January 15, 2012

Escuela 2.0. Mucho más que 1x1 (Antonio Pérez Sanz)


Gaurko gizarte globalizatu, digital, eta geldiezin honi hezkuntza egokitzeko helburuarekin sortu zen eskola 2.0 programa. Ikasketa informal eta autonomoa, jakitearen eraikuntza soziala, eta autoikaskuntzarako konpetentzien garapenak egungo hezkuntzaren oinarria izango dira, gehien bat IKTei esker.

Gaur egun bilatzen den hezkuntza motari aurre egiteko (ikasten ikasi, alfabetizazio digital eta mediatikoa lortu…) beharrezkoa izan da IKTei bultzada bat eman, eta ikasgelak modernizatzea:

  • Irakasleak ez dira denen aurrean hitz egiten jarriko, orientatzaile, laguntzaile, edo errealitate eta ikasleen arteko lotura izan beharko du besteak beste. Gaur egungo irakasleek, ikasleen gaitasunak ezagutzan jakin behar dute, beraien jarduera eta partehartzea bultzatu behar ditu, eta ahal bada, medio didaktiko propioak sortzeko gai ere izan beharko luke ikasleen beharretara egokitzeko. Horregatik, gutxieneko konpetentziak eduki beharko dituzte informazioaren tratamendurako, eta baita arlo digitalari dagokionez.
  • Ikasleak ez dira izango, lehen bezala, informazio – gordetzaileak, informazioa kudeatzen ikasi beharko dute, beharren arabera informazioa jaso, kudeatu edo sortzeko. Gainera, bere kapazitate intelektualaz jabetzea ere garrantzitsua izango da, ume bakoitzak bere abiaduran autoikaskuntza bultzatu, eta hau berarentzat gero eta autonomoago eta baliagarriagoa izan dadin.
  • Ingurugiro eskolarrak ere aldaketa jasan beharko du, inguru birtualak sortzeko aukera emanez, denboraren eta espazioaren mugak alde batera uztea ahalbidetuz, eta beharrezko diren Eskola 2.0-ren erremintak barneratuz, bakarkako zein taldeko ikaskuntza sustatzeko.


Oinarrizko konpetentziak beti kontuan hartuta, kasu honetan, informazioaren tratamendua eta konpetentzia digitalari dagokionari konkretuki, Eskola 2.0-ren helburua, ikasleek errealizazio pertsonala lortzea, hiritartasun aktiboa gauzatzea, bizitza helduan era egokian barneratzea eta bizitza osorako ikasketa jarraitua garatzea da. Helburu bezala, IKT-en erabilera egokiak, DBH-n graduatzen direnei informazioaren gizarte honetan aurrera era egokian ateratzen lagundu behar die.

Eskola 2.0 programa

IKT-en benetako indarra, interakziorako ahalmenean, aldibereko komunikazioetan, informazioaren errepresentazioetan eta elkarrekiko jakituriaren sorreran dago, eta horretarako, praktika pedagogikoaren aldaketa beharrezkoa da.

Dena dela, IKT-ekin ez da alderdi teknikoa lantzea bakarrik bilatzen, alderdi metodologiko eta didaktikoetan fokatu behar dira. Horretarako, XXI. Mendeko gela digitalak aurrera atera beharko dira, zeintzuek azpiegitura teknologiko egokia eta konektibitate minimo bat edukiko duten, gela hauek errealitateari irekitzeko.

Aldaketa sakonak, ikasleen konektibitate puntual edo noizbehinkakoa eta hezkuntzarekin zerikusirik ez dutenetatik haratago joatean datza, IKT-ak errekurtso bezala erabiltzen ikastea izango da helburu, beste medio bat eskura edukitzean alegia.

Eskola 2.0-ren ardatzak
  • Gela digitalak
  • Konektibitatea
  • Irakaslegoaren etengabeko formakuntza    
  • Errekurtso digitalak

Hain prestatuta dauden gela digital hauetan, arbel digital batekin eta interneteko konexioarekin, ikasle eta irakasleek eskura duten informazio guztia ikusi eta komentatu ahal izango dute. Horretarako, AGREGA bezalako baliabideak dituzte, edo gehiagotan eman daitezkeen bideoak, multimedia aurkezpenak, dokumentu digitalak, …

Bakoitzak ordenagailu bat edukitzeak, gainera, autoikaskuntza bultza dezake, horrela, gela barruko ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokitzea errazagoa izan daitekeelarik.

Azken finean, Eskola 2.0-ren helburua XXI. mendeko kalitatea eta berdintasuna bilatzea da. Horretarako, 2009-an, lau urteko programa sortu zen lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren maila eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleentzat. Programa hau hamazazpi autonomi erkidegoetatik hamalauk onartu zuten, denek, Valentzia, Madrid eta Murtziak ezik, hirurak Partido Popularragatik gobernatuak. Espainian egondako gobernu aldaketa dela eta, eta garai hartan bezala pentsatuz gero, nor daki programa bukatuko den, eraldatu egingo den, edo besterik gabe desagertu egingo den… ezin jakin! 

No comments:

Post a Comment