Saturday, January 14, 2012

Escuela 2.0 proiektuaren bideoa.

Eva Almuniak hitz egiten du bideo honen hasieran. Estatuko Hezkuntza Ministerioko idazkari nagusiak hau esan zuen egun hartan, adibidez:
...por eso desde el gobierno se decide situar a la educación en el epicentro de la acción política...
Ondoren, Antonio Perezek dio eskola 2.0 ekimenaren helburua hezkuntza sistema berritzea, modernizatzea dela. Eskolak portatilekin hornitu nahi direla ikasleek tresna gisa erabili dezaten, kalkulagailua bezala... Baina hornikuntza hori baino gehiago izango dela: arbel digital interaktiboak, proiektoreak, wiffi, denetariko osagarriak... 
Oso seguru hitz egiten du bideoan eta garbi dauka eta garbi uzten saiatzen da hornikuntzaz gain irakasleen formakuntza ere garrantzitsua dela. Garrantzitsuagoa beharbada. Baina harrigarria da, hori garbi izanik, bideo honetan erakusten den IKTen erabilera hain txarra izatea. Guk (magisteritzako lau ikasle soil) ezin dugu esan beharbada nola behar lukeen, baina modua hori ez dela argi ikusten dugu.
Mutikoak gorputzeko organoak arrastatuz egiten duen ariketa, egin daiteke kartulina batzuk margotu eta goraizeekin moztuz. Eta beharbada, haurrek organoak marraztu eta kartulina mozten duten bitartean (denbora gehiago ematen dute horretan, elkarrekin hitz egiten dute, “bere” sentitzen dute...) gehiago ikasiko dute PDIan egin duenarekin baino: haur bat ariketa egiten eta irakaslea eta ikaskide guztiak begira. 
Esan behar, edonola ere, guk kirioak dantzan izango genituela gure klasean grabatzera sartuko balira. Ikusi eta baloratu zuek bideoa, iruzkinak eskertzen dira!



No comments:

Post a Comment