Sunday, January 15, 2012

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI EGOKITZEKO POLITIKAK

    Jakina den bezala, informazioaren eta komunikazioaren gizartean bizi gara. Baina ez da beti horrela izan, eta gizarte berri horretan murgiltzeko eta modu egoki batez integratzeko, hainbat politika jarri izan dira martxan, bai Europan, Espainian eta baita Euskadin ere. Orokorragoetatik hasita, zehatzagoetara pasata, eta arlo ezberdinetara zuzenduta.
    
     Ezinbestekoa izan da, Europak neurri eta gomendio orokor batzuk sortzea, herrialde guztiek bide berdina egin dezaten. 1994. urtean, “Europa, informazioaren gizarterantz abian” programak eman zion hasiera politika hauei, teknologiaren paradigma berriari aurre egiteko. Hortik aurrera, eEurope (2000. urtea) programak hartu zuen testigua eta horrekin batera neurri batzuk sortu ziren, politika, ekonomia zein hezkuntza sistemek jarraitu behar zituztenak. Hezkuntzaren inguruan (guri interesatzen zaiguna), irakasleen formakuntza teknologikoa, ikaskuntza iraunkorra, oinarrizko konpetentzien eguneratzea, hezkuntzaren zabalkuntza, eta beste hainbat neurri jarri ziren martxan. Guzti hau eLearning programari esker lortu nahi izan da.
    
     Espainian berriz, IKTak hezkuntzan sartzeko eta hezteko errekurtso multimediak sortzeko inbertsioak izan dira oinarria. Ikasleek, gizarte teknologikoari aurre egiteko estrategiak lor ditzaten, “internet eskolan” programa sortu zen, Europako gomendioak jarraituz. Horretarako, eskoletako infraestrukturen hobekuntza, irakasleen formakuntza, eta hezteko edukien eta softwareen garapena bultzatu zen. Bilatu nahi zena zera zen, hezkuntza tradizionaletik, garai berriek eskatzen zuten hezkuntza batetara pasatzea zen, neurri ezberdin batzuk hartuta: IKT ekipamenduak eskoletan zabaltzea, internet erabiltzeko erraztasunak, familientzako IKTen inguruko formakuntza, …. Gauzak ondo egiten ari diren seinale informazioaren tratamendu digitala konpetentziaren ezarpenak erakusten du.
   
    Euskadin, 1999 urtean eman zitzaion hasiera informazioaren gizartera egokitzeko politikari. Hezkuntza arloan, iniciativa 2000tres izan zen, benetako aurrerapausoa eman zuena, eta beranduago hobetua izan zena. Garapen pertsonala sustatzea eta eten digitala haustea ziren helburu nagusiak. Beste plan batek Premia II alegia, eskoletako internetera sarbidea erraztu zuen, seguritate eta mantentze informatikoak eskaini zituen, ekipamendu informatikoen edapena sustatu zuen, irakasleen formakuntza bermatzen duen garatu plana sortu zen (beste hainbat formakuntza plan ere sortu dira).
    
     Bai Europan, Espainian eta baita Euskadin hartu diren erabaki guzti hauek, gizarte berri honek behar dituen hiritarrak prestatzeko neurri bezala hartu dira, eta hezkuntzan hartutakoak dira, etorkizuneko gizarteko parte izango diren gaur egungo ikasleen prestakuntza ziurtatuko dutenak.

No comments:

Post a Comment