Showing posts with label Sakondu. Show all posts
Showing posts with label Sakondu. Show all posts

Sunday, January 15, 2012

Escuela 2.0. Mucho más que 1x1 (Antonio Pérez Sanz)


Gaurko gizarte globalizatu, digital, eta geldiezin honi hezkuntza egokitzeko helburuarekin sortu zen eskola 2.0 programa. Ikasketa informal eta autonomoa, jakitearen eraikuntza soziala, eta autoikaskuntzarako konpetentzien garapenak egungo hezkuntzaren oinarria izango dira, gehien bat IKTei esker.

Gaur egun bilatzen den hezkuntza motari aurre egiteko (ikasten ikasi, alfabetizazio digital eta mediatikoa lortu…) beharrezkoa izan da IKTei bultzada bat eman, eta ikasgelak modernizatzea:

  • Irakasleak ez dira denen aurrean hitz egiten jarriko, orientatzaile, laguntzaile, edo errealitate eta ikasleen arteko lotura izan beharko du besteak beste. Gaur egungo irakasleek, ikasleen gaitasunak ezagutzan jakin behar dute, beraien jarduera eta partehartzea bultzatu behar ditu, eta ahal bada, medio didaktiko propioak sortzeko gai ere izan beharko luke ikasleen beharretara egokitzeko. Horregatik, gutxieneko konpetentziak eduki beharko dituzte informazioaren tratamendurako, eta baita arlo digitalari dagokionez.
  • Ikasleak ez dira izango, lehen bezala, informazio – gordetzaileak, informazioa kudeatzen ikasi beharko dute, beharren arabera informazioa jaso, kudeatu edo sortzeko. Gainera, bere kapazitate intelektualaz jabetzea ere garrantzitsua izango da, ume bakoitzak bere abiaduran autoikaskuntza bultzatu, eta hau berarentzat gero eta autonomoago eta baliagarriagoa izan dadin.
  • Ingurugiro eskolarrak ere aldaketa jasan beharko du, inguru birtualak sortzeko aukera emanez, denboraren eta espazioaren mugak alde batera uztea ahalbidetuz, eta beharrezko diren Eskola 2.0-ren erremintak barneratuz, bakarkako zein taldeko ikaskuntza sustatzeko.


Oinarrizko konpetentziak beti kontuan hartuta, kasu honetan, informazioaren tratamendua eta konpetentzia digitalari dagokionari konkretuki, Eskola 2.0-ren helburua, ikasleek errealizazio pertsonala lortzea, hiritartasun aktiboa gauzatzea, bizitza helduan era egokian barneratzea eta bizitza osorako ikasketa jarraitua garatzea da. Helburu bezala, IKT-en erabilera egokiak, DBH-n graduatzen direnei informazioaren gizarte honetan aurrera era egokian ateratzen lagundu behar die.

Eskola 2.0 programa

IKT-en benetako indarra, interakziorako ahalmenean, aldibereko komunikazioetan, informazioaren errepresentazioetan eta elkarrekiko jakituriaren sorreran dago, eta horretarako, praktika pedagogikoaren aldaketa beharrezkoa da.

Dena dela, IKT-ekin ez da alderdi teknikoa lantzea bakarrik bilatzen, alderdi metodologiko eta didaktikoetan fokatu behar dira. Horretarako, XXI. Mendeko gela digitalak aurrera atera beharko dira, zeintzuek azpiegitura teknologiko egokia eta konektibitate minimo bat edukiko duten, gela hauek errealitateari irekitzeko.

Aldaketa sakonak, ikasleen konektibitate puntual edo noizbehinkakoa eta hezkuntzarekin zerikusirik ez dutenetatik haratago joatean datza, IKT-ak errekurtso bezala erabiltzen ikastea izango da helburu, beste medio bat eskura edukitzean alegia.

Eskola 2.0-ren ardatzak
  • Gela digitalak
  • Konektibitatea
  • Irakaslegoaren etengabeko formakuntza    
  • Errekurtso digitalak

Hain prestatuta dauden gela digital hauetan, arbel digital batekin eta interneteko konexioarekin, ikasle eta irakasleek eskura duten informazio guztia ikusi eta komentatu ahal izango dute. Horretarako, AGREGA bezalako baliabideak dituzte, edo gehiagotan eman daitezkeen bideoak, multimedia aurkezpenak, dokumentu digitalak, …

Bakoitzak ordenagailu bat edukitzeak, gainera, autoikaskuntza bultza dezake, horrela, gela barruko ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokitzea errazagoa izan daitekeelarik.

Azken finean, Eskola 2.0-ren helburua XXI. mendeko kalitatea eta berdintasuna bilatzea da. Horretarako, 2009-an, lau urteko programa sortu zen lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren maila eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleentzat. Programa hau hamazazpi autonomi erkidegoetatik hamalauk onartu zuten, denek, Valentzia, Madrid eta Murtziak ezik, hirurak Partido Popularragatik gobernatuak. Espainian egondako gobernu aldaketa dela eta, eta garai hartan bezala pentsatuz gero, nor daki programa bukatuko den, eraldatu egingo den, edo besterik gabe desagertu egingo den… ezin jakin! 

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI EGOKITZEKO POLITIKAK

    Jakina den bezala, informazioaren eta komunikazioaren gizartean bizi gara. Baina ez da beti horrela izan, eta gizarte berri horretan murgiltzeko eta modu egoki batez integratzeko, hainbat politika jarri izan dira martxan, bai Europan, Espainian eta baita Euskadin ere. Orokorragoetatik hasita, zehatzagoetara pasata, eta arlo ezberdinetara zuzenduta.
    
     Ezinbestekoa izan da, Europak neurri eta gomendio orokor batzuk sortzea, herrialde guztiek bide berdina egin dezaten. 1994. urtean, “Europa, informazioaren gizarterantz abian” programak eman zion hasiera politika hauei, teknologiaren paradigma berriari aurre egiteko. Hortik aurrera, eEurope (2000. urtea) programak hartu zuen testigua eta horrekin batera neurri batzuk sortu ziren, politika, ekonomia zein hezkuntza sistemek jarraitu behar zituztenak. Hezkuntzaren inguruan (guri interesatzen zaiguna), irakasleen formakuntza teknologikoa, ikaskuntza iraunkorra, oinarrizko konpetentzien eguneratzea, hezkuntzaren zabalkuntza, eta beste hainbat neurri jarri ziren martxan. Guzti hau eLearning programari esker lortu nahi izan da.
    
     Espainian berriz, IKTak hezkuntzan sartzeko eta hezteko errekurtso multimediak sortzeko inbertsioak izan dira oinarria. Ikasleek, gizarte teknologikoari aurre egiteko estrategiak lor ditzaten, “internet eskolan” programa sortu zen, Europako gomendioak jarraituz. Horretarako, eskoletako infraestrukturen hobekuntza, irakasleen formakuntza, eta hezteko edukien eta softwareen garapena bultzatu zen. Bilatu nahi zena zera zen, hezkuntza tradizionaletik, garai berriek eskatzen zuten hezkuntza batetara pasatzea zen, neurri ezberdin batzuk hartuta: IKT ekipamenduak eskoletan zabaltzea, internet erabiltzeko erraztasunak, familientzako IKTen inguruko formakuntza, …. Gauzak ondo egiten ari diren seinale informazioaren tratamendu digitala konpetentziaren ezarpenak erakusten du.
   
    Euskadin, 1999 urtean eman zitzaion hasiera informazioaren gizartera egokitzeko politikari. Hezkuntza arloan, iniciativa 2000tres izan zen, benetako aurrerapausoa eman zuena, eta beranduago hobetua izan zena. Garapen pertsonala sustatzea eta eten digitala haustea ziren helburu nagusiak. Beste plan batek Premia II alegia, eskoletako internetera sarbidea erraztu zuen, seguritate eta mantentze informatikoak eskaini zituen, ekipamendu informatikoen edapena sustatu zuen, irakasleen formakuntza bermatzen duen garatu plana sortu zen (beste hainbat formakuntza plan ere sortu dira).
    
     Bai Europan, Espainian eta baita Euskadin hartu diren erabaki guzti hauek, gizarte berri honek behar dituen hiritarrak prestatzeko neurri bezala hartu dira, eta hezkuntzan hartutakoak dira, etorkizuneko gizarteko parte izango diren gaur egungo ikasleen prestakuntza ziurtatuko dutenak.

Saturday, January 14, 2012

Escuela 2.0 proiektuaren bideoa.

Eva Almuniak hitz egiten du bideo honen hasieran. Estatuko Hezkuntza Ministerioko idazkari nagusiak hau esan zuen egun hartan, adibidez:
...por eso desde el gobierno se decide situar a la educación en el epicentro de la acción política...
Ondoren, Antonio Perezek dio eskola 2.0 ekimenaren helburua hezkuntza sistema berritzea, modernizatzea dela. Eskolak portatilekin hornitu nahi direla ikasleek tresna gisa erabili dezaten, kalkulagailua bezala... Baina hornikuntza hori baino gehiago izango dela: arbel digital interaktiboak, proiektoreak, wiffi, denetariko osagarriak... 
Oso seguru hitz egiten du bideoan eta garbi dauka eta garbi uzten saiatzen da hornikuntzaz gain irakasleen formakuntza ere garrantzitsua dela. Garrantzitsuagoa beharbada. Baina harrigarria da, hori garbi izanik, bideo honetan erakusten den IKTen erabilera hain txarra izatea. Guk (magisteritzako lau ikasle soil) ezin dugu esan beharbada nola behar lukeen, baina modua hori ez dela argi ikusten dugu.
Mutikoak gorputzeko organoak arrastatuz egiten duen ariketa, egin daiteke kartulina batzuk margotu eta goraizeekin moztuz. Eta beharbada, haurrek organoak marraztu eta kartulina mozten duten bitartean (denbora gehiago ematen dute horretan, elkarrekin hitz egiten dute, “bere” sentitzen dute...) gehiago ikasiko dute PDIan egin duenarekin baino: haur bat ariketa egiten eta irakaslea eta ikaskide guztiak begira. 
Esan behar, edonola ere, guk kirioak dantzan izango genituela gure klasean grabatzera sartuko balira. Ikusi eta baloratu zuek bideoa, iruzkinak eskertzen dira!



ERREKURTSO ETA BITARTEKO TEKNOLOGIKOEN ANTOLAKETA HEZKUNTZAN


Sarrera.

          Hezkuntza sistema modernoek  IKT-ak hezkuntza aldaketaren ahalbideratzaile bezala kontsideratzen dute.Ikus dezakegu nola hezkuntza  aldaketa bat eragin ditzakeela  eta aldaketa honek onartuta egongo da berrikuntza didaktikoa izateagatik.
Baina errealitatean gauzak ez dira horrela, Ikt-en sorrera hezkuntza zentroetan eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da zentro hauen antolakuntzan aldaketak egotea hau da, irakasle bakarra egotearen ideia tradizionala aldatzen eta kolaborazioan oinarritutako irakasle-ekipo konplexuagoengatik ordezkatzen ari denez, organizazio ereduak irakasleei maila altuagoa eskatuko die.

IKTen eredu antolatzaileak hezkuntzan

          Hiru eredu antolatzaile bereizi zituzten hezkuntzan:
  • Eredu burokratikoa (erabiliena)
  • Sistema soziala
  • Komunitatea
          Nahiz eta hiru eredu hauek hezkuntza zentroetan  presente egon, eredu burokratikoa da irauten duena, baina zentro hauek estrategi eta teknika egokiekin kudeatuta egon beharko lukete, ezagutzen gizartearen eskaerak berriei aurre egiteko. Horretarako lau elementu daude parte hartzen dutena kudeaketa horretan:
  • Zuzendaritza taldea (beharrezko konpetentzia antolatzaileekin).
  • Baliabideak …(eskolen errekurtsoen gestiorako estrategia antolatzaileak).
  • Hezkuntza administrazioarekin harremanak
-                       Eskolaz kanpoko agenteekin harremanak( komunitatea, gurasoak, beste eskola zentroak).


       Ondoren, hezkuntza zentro batzuek, IKTen integrazioa eman dadin, bereganatu dituzten antolakuntza modeloak jasotzen dira:



Adopzio teknologikoaren eredua: eredu honetan azpiegitura teknologikoaren, baliabideen antolakuntza eta irakasleen konpetentzi teknikoak lantzen dira.Ez dira hezkuntza zentroaren ikuskera eta helburua argi eta garbi adierazten. Irakasleak dira aldaketa agente nagusiak. Honako zentroetan pedagogia, azalpenean oinarrituta dago, horregatik esan genezake Ikt-en helburua komunikazio gaitasunak lantzea izango dela irakasleek erabiliko badituzte baliabide bezala.  

Katalitiko integrazio eredua: Zuzendaritza taldea ikuspegi oso argia duen aldaketaren klabea da. Garapen estrategikorako plana du, zein irakasleen formakuntza profesionalean oinarritzen den berrikuntza didaktikoa da eta curriculuma  zentroaren testuingurura egokitzen ahalegintzen da. lidergo argi bat dagoenez, zentroari behartzen dio etengabeko prozesu berritzaile batean egotea.


Integrazio kulturalaren eredua: Gaitasun indibidualak, autoikaskuntza eta etengabeko ikaskuntza jasotzeko gaitasunean oinarrituriko garapen maximoak sustatzen ditu. IKT-ek ikasleen eta irakasleen etengabeko hobekuntzarako baliabide gisa ulertzen dira.



 IKT-ek ikaskuntza-komunitateen eraikuntzan duten papera

Hezkuntza lidergoari dagokionean, XXI. Mendeko eskolekin bat datozen lau estilo ezberdin defini daitezke:
  • Lider irakasgarri: eredu papera betetzen du, hezkuntza proiektua eta proiektu curricularra koordinatzen ditu, garapen profesionala sustatzen du …
  • Lider transformatzailea: hezkuntza zentroaren hobekuntza sustatzen du eta kooperazio eta garapen profesionalaren bitartez honen berrikuntza.
  • Lider integratzailea: langilegoaren, hezkuntza jardueraren eta baliabide ekonomikoen gestioen bisioak konbinatzen ditu, eskolako helburua etengabeko hobekuntzari zuzenduz.
  • Lider kooperatzailea: Hezkuntza zentro guztiaren partaideek konpartitzen duten ardura gisa ulertzen da lidergoa.

          Bestalde, hezkuntza zentro orok,landu beharko luke hiru esparruetara zuzendua dagoen IKT-en Integraziorako Proiektua:

  1. IKT-ek zentroaren proiktu kurrikularrean ezarritakoarekin koherenteak diren baliabide didaktiko gisa.
  2. IKt-ek hezkuntza komunitatea osatzen duten kideen arteko komunikazio tresna gisa.
  3. IKT-ek eskola zentroaren organizaziorako, gestiorako eta administraziorako baliabide gisa.
          Egungo egoera politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala ez dira egokiak hezkuntza berrikuntza eman dadin. Gainera, inork ez ditu hartu nahi lidergo ardurak eta nahiz eta prestakuntza duen jendea gehiago egon, oraindik ere ez dago eskoletan ematen ari den teknologien integrazioari aurre egiteko irakasle nahikoak. Dena den, egoera hau normala da aldaketak uneoro ematen direlako.

         “Ikasten duten Organizazioak” (IO) “ taldeak oso paper garrantzitsua izango du. Ezaugarri nagusiak hauek izango dira:
  • Ikuskera amankomunak.
  • Errespontsabilitate kolektiboa.
  • Ikaskuntza profesional bat sustatzeagatik, bai indibidualki zein taldeka.
  • Talde bateko partaide bezala sentitzeko gaitasunak lantzen dituzte.
  • Errespetua, babesa,ebaluazioa,lidergoa eta kudeaketa lantzen dira.

Ezagutzaren kudeaketa ikaskuntzaren gizartean

        Ikt-ek hezkuntza zentro desberdinak elkar konektatzeko baliabide bezala erabili dezakegu eta era berean informazioaren elkartrukea azkarragoa izango da. Nahiz eta momentuz abantailak bakarri ikusi, aipatu behar dugu Ikt-ek hezkuntzako arlo batzuetarako oso baliagarriak direla baina ez hain beste batzuentzat.

 Hezkuntza espazioen kudeaketa IKTen formakuntzarako

          Ikt-en sorrera ikasgeletan eragin esanguratsua eduki dezake ikasleek nola ikasten duten araberan eta irakasleek nola gela barruan  egiten duten lan arabera.
Gaur egungo ikasgela teknologiko bat honako ezaugarri hauek eduki behar ditu eguneratua egoteko:


  • Adituek diseinatutako bideo, multimedia, testu eta grafikoz hornituta dauden on-line baliabideetara sarbidea, bertara sartzeko bertako edukiak zabaltzeko erraztasuna eskaintzen dituen zerbitzari.
  • Ikasleek eduki dezaten bai ikasgela barruan zein kanpoan ikasteko aukera ematen dion teknologiak.
  • Ikasle bakoitza norberaren ikaskuntza era erabiltzeko gaitasunak emango dizkie teknologiak.
  • Teknologiari esker arlo desberdineko edukiak lortu ditzakete.

          Ikt-ek eta ezagutzaren gizartearen sorrerakin, liburutegiak bere funtzioak aldatu dituzte, gaur egungo prozesuei egokitzeko hau da, beste eremu batzuetara zabaldu egin baita, horrela ezagutzaren kudeaketari eskainitako espazio fisikoa, fisiko eta birtual batean bihurtu da.



 Giza-baliabideak IKTen hezkuntza antolaketarako.

         Zuzendaritza taldeak, Ikt koordinatzaileak eta informatikako teknikoak  ikt-en antolakuntza hezkuntza sisteman paper oso garrantzitsua jokatzen dute.





ESKOLA 2.0 ETIKETA BAT BAINO GEHIAGO.



Sortu ezinean, adoptatu

          Hezkuntzan ematen diren arazoei aurre egiteko ezin dira sortu erreminta berriak, hezkuntza ikerketari diru gutxi zuzentzen zaiolako. Hezkuntza berritzeko aukera ematen digun proiektuak diru gutxi jasotzen dute, horregatik “Web 2.0” baliatuz  “Eskola 2.0” sortu dute. Horregatik esan genezake sortu ezinean moldatu edo adoptatu egiten direla baliabideak. 

Zer inplikatzen du 2.0 kontzeptuak?

          Web 2.0-an erabiltzaileen parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukatze azkarrean oinarritzen direnak.

          Web 2.0 ezarpenarekin ados daudenak,erreminta honek ikasleei eta irakasleei atxikitutako rolen aldaketa eta era berean betidanik eskolan eman diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aldatu daitezkeela posiblea dela adierazten dute.


         Ezaugarri nagusiak ondorengoak dira:

  • Informazioa konpartitzea errazten duten baliabide desberdinen bitartez interakzioa sortzen da.
  • Erabiltzaileak diseinatu dezake erabiltzen duena.
  • Horien adibide dira: web komunitateak, web zerbitzuak, web aplikazioak, sare sozialen zerbitzuak, bodeoen zerbitzuak, wikiak, blogak, mashups eta folcsonomiak.
  • Erabiltzaileei interakziorako bidea ematen die eta gunean zuzenketak egiteko aukera.
Politikariak leloen eta prentsa titularren beharrean.

          2009-ko irailean, Jose Luis Rodrigez Zapaterok, Espainiako lehendakari ohiak, Eskola 2.0-ren jaiotza ezagutzera eman zuen. Nahiz eta aldeko jarrerak eta kontrakoak egon, gizarteak egoera honen arabera  duen onarpena informazio falta dagoelako ez da izan izan behar zena. Horregatik galdetu genezake Eskola 2.0-ren helburua zein den? Non da edukien berdefinizioa? Non dago ikaslearen zein irakaslearen autoria? Non dago erabilera legitimora eramango gintuen salto kualitatiboa?  Eta bukatzeko, nori egiten dio mesede?

       Hezkuntza sistemari edo Hezkuntza sistementzat lan egiten dituzten enpresei?  Nor da onuradun? Nor izan beharko zen?





Thursday, January 12, 2012

Howard Gardnerren bideoa

Bideo honetan ikus dezakegu, Eduard Punsetek elkarrizketan, Howard Gardnerrek inteligentzia ugari direla esan zuela orain 20 bat urte. Alegia, musikarako gaitasunari, taldean aritzeko gaitasunari... ere inteligentzia deitu ahal zaiela.

Eta bideoaren amaieran emozioen inguruan irakasleak zenbat hausnartu behar duen konturatuko gara. Emozioak erreminta gisa erabili behar ditugula (planifikatu, sustatu) ikaskuntza gertatu dadin. Daniel Golemanen liburua gogoraraz dezakegu.

Horratx bideoa, espero dugu gustatzea:



Monday, December 19, 2011

HDO eta bere ezaugarriak


    Nola definitu genezake Hezteko Objektu Digital bat? Esan genezake hezkuntza eduki bat dela, non bere helburua ikaskuntza den, eta bera bakarrik edo eta beste eduki batzuekin bateratuz, hezkuntza material multimedia bat sortzen duen. Objektu honek, funtzio didaktiko jakin bat betetzea du oinarrizko helburu.

    Zeintzuk dira HOD batek dituen ezaugarriak? Bada, anitzak dira ezaugarri hauek, eta teknologia, pedagogia eta ergonomiari egiten diote erreferentzi. Honako hauek izango lirateke:

  • Multimedia: bitartekoak ezagututa, hauen multimedia baliabideak kontutan hartu behar dira, ahal den neurrian duten potentziala aprobetxatzeko.
  • Elkarreragilea: HODtan aplikatzen diren ikaskuntza metodologiak elkarreragileak izan behar dute, helburu pedagogikoak zuzentasunez betetzeko.
  • Beraietara iristea erraza izatea: edozein erabiltzailek erabili ahal izatea, teknologia maila neutroa izatea, ulerterrazak izatea, etab.
  • Malgutasuna: erabiltzaileengatik kontrolagarriak izan behar dira, zehaztutako helburuetara iritsi ahal izateko.
  • Modularra izatea: moduluz osatutako estruktura eduki behar du.  
  • Berrerabilgarria: modulu ezberdinez osatua egoteak, modulu horiek beste unitate didaktiko batzuetan erabiltzea ahalbidetzen dute.
  • Ulerterrazak: HODak gida batez lagunduta aurkeztu behar dira, funtzioak, helburuak, ebaluaketa bideak, etab azaltzen dituelarik.
  • Portabilitatea: sistema estandarretan oinarrituak egon behar dira.
    Zeintzuk dira HOD baten osagaiak? Galdera honi erantzuteko, esan beharra dago, Objektu Digital batek, Hezteko Objektu bat bezala ulertu daitekeela, non eta hezkuntza bideratzeko erreferentziarik aurkitzen zaion. Hortik aurrera, agregazio mailak zehaztu behar dira, eta ere berean, maila bakoitza hiru aldagaik definitzen dituela: estruktura, funtzionaltasuna eta gertuko kobertura curricularra. Agregazio mailak honako hauek dira:

  • 1. Maila, Oinarrizko Objektua: agregazio maila txikiena da, eta media edo media integratuak objektuak osatzen dute. Beraiek bakarrik ez dute funtzio didaktiko zehatzik betetzen. Adib: termometro baten argazkia, fisika, osasuna naiz klima ikasteko balio du. Objektu hauek media edo media integratua multzoan sartzen dira.
  • 2. Maila, Ikaskuntza Objektua: ondorengo maila da, eta 1. Mailako objektuz osatua dago. Funtzio didaktiko zehatz bat betetzen duen maila txikiena da (Instrukzio Diseinua) . Ikaskuntza aktibitate bat edo gehiago ditu, baita bere ebaluazioa ere. Instrukzioa, ikasle baten hezagutza maila handitzen duena bezala ulertu behar dugu. Izan daitezke, adibidez: joko didaktiko bat, webquest bat, simulazio bat, esperimentu bat, etab. Modu honetan, Instrukzio diseinu batek honako elementuak eduki behar ditu:
    •  Planifikazioa.
    •  Ikaskuntza objektu zehatzak eta orokorrak.
    • Landuko diren konpetentziak zehatzak.
    • Ikaskuntza helburuen arabera sortuko diren ezagutza motak.
    • Adostutako ebaluazio irizpideak.
  • 3. Maila, Sekuentzia Didaktikoa: 2. Mailako objektu digitalez osatutako estruktura dauka. Ikasketa eta ebaluaketa ekintzak dauzka.
  • 4. Maila, Formakuntza Programa: azken maila da, eta bertan, adibidez, hezkuntza errekurtso bakar batean, kurtso ezberdinetako baliabideak sartuak izatea. Hauek, 3. Mailako objektuez osaturik daude.

Sunday, December 18, 2011

HOD eta hezkuntza


    Denbora daramagu IKT-ek hezkuntzarekin duten harremanaz eta honengan duten garrantziaz hitz egiten, baita “sareak” eskaintzen dizkigun aukera pedagogikoak nabarmentzen. Oraingoan, HOD-ei (Hezteko Objektu Digitala) helduko diegu, IKTak eskolan integratzeko bide direla ulertzen baitugu.

         Esan beharra dago, objektu hauek oraindik garapen fase batean aurkitzen direla, beti ere erabiltzaileen beharretara eta hauek dituzten ezaugarri ezberdinetara egokitu behar baitira, besteak beste, hezkuntza curriculum ezberdinak, ikasleen adina eta ezagutzak, irakasleen IKTak erabiltzeko maila, gizartearen behar ezberdinak, etab. Beraz, HOD kopuru eta hauen eduki zabal eta ezberdin baten beharra ikusten da, eta ez hori bakarrik, baita sarean modu publikoan, dohainik, eta era ireki batean partekatzeko aukera ere, beti ere modu estandarizatuan. Hau izango bailitzake objektu hauetara heltzeko bide unibertsalago bat.

    Eskolak geroz eta erreminta teknologiko gehiagoz (eta berriagoz) horniturik daude, eta erreminta hauei errendimendu egoki bat ateratzeko beharra dagoela ikusirik, administrazioak, plangintza ezberdinen bitartez, besteak beste, Internet Eskolan (Internet en la Escuela) eta Internet Gelan (Internet en el Aula) planek objektu hauen sorkuntza, hedapena eta katalogazioa bilatu nahi da, eta bide batez, kalitatezko materialak sortzeko inbestigazioa sustatu. Baina azkenean erabiltzaileak moldatu, sortu eta birsortu daitezkeen objektuak izango dira objektu hauen hedapena ziurtatuko dutenak.

    Baina nola definitu HOD bat? Zein ezaugarri ditu? Galdera hauen eta beste batzuen erantzuna hurrengo post-ean aurkituko ditugu.

Monday, December 12, 2011

Nola diseinatu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?

Jordi Adellek, bideo honetan, IKTak erabiliz irakaskuntza egokia egiteko TPAC izeneko eredua aurkezten du (Judith Harrisi hartuta). Eta oso egokia iruditu zaigu ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak aurrera eramaterakoan (eta batez ere diseinatzerakoan) irakasleok iparra gal ez dezagun. Alegia, irakasgai zehatzaren edukiak, gure ekintzen pedagogia eta ezagutza teknologikoa landu behar ditugula, guztiak, eta ikasleentzako ariketak prestatzerakoan guztiei arreta eskaini.






Izan ere, ez da gutxi entzuna IKT-en eta metodologiaren arteko gatazka: IKT-ak erabiltzea ez dela irakasle ona izatea. Modernoa agian bai, baina irakasle ona izatea ez, pedagogia ahazten badugu. 

Eta egia da, baita ere, pedagogoen joera dela edukiei (ezagutzazko edo kontzeptualei) garrantzia kentzea. Garai batean garrantzia horri bakarrik ematen zitzaiolako, beharbada.

Beraz, blog honetan lantzen eta erakusten dugun irakasgaiaren hurrengo faseak ildo honi jarraituko diola uste dugu.

Ondoren, bideoaren sintesi labur bat eskaintzen dizuegu, beti ba omen dago norbait bideoak ikusi ezin dituenik (edo ikusi nahi ez dituenik).

 

    Irudiak azaltzen duen bezalaxe, TPACK (Technological Pedagogikal Content Knowledge) hiru multzoren batura da, edo beste era batera esanda, hiru multzoek elkarbanatzen duten ezaugarria da. Irudi honek, irakasle batek, bere jarduera modu egoki batean aurrera eramateko jakin behar duena da, baita teknologia berrien bitartez jarduera didaktiko digitalak diseinatzeko jakin behar duena.Sistema honen sortzailea edo ezagutzera eman duen pertsona, Judi Harris da, eta pertsona honen arabera, gaur egungo jardueren plangintza didaktikoa, “teknozentrikoa” da, hau da, teknologia edo erreminta jartzen da jardueraren erdian, eta ez dugu ahaztu behar, ikasleak direla jarduera guztietako erdigune, “ikaslezentrikoa” behar luke izan.
    Irudiarekin jarraituz, hiru multzoak zer diren azaltzen hasiko gara. Batetik, edukien multzoa dago (urdina), honek esaten du, irakasle batek, lehenik eta behin edukia menderatu behar duela, gainontzean nola irakatsi eduki hori? Honi, “zer irakatsi” deituko genioke. Multzo horia berriz, pedagogiari egiten dio erreferentzi, hau ere, irakasle batek jakin beharrekoa ere, eta honi “nola irakatsi” esango genioke. Azkenik, multzo morea, irakasle batek teknologia ezagutzeari eta erabiltzen jakiteari deritzo, hau, azken urteotan derrigorrezko bihurtu den zerbait izanik.
    Hiru multzo hauen elkartzeak, multzo txikiago batzuk sortzen ditu. Batak, edukiaren pedagogia ezagutza azaltzen du; besteak, edukiaren ezagutza teknologikoa; eta beste batek, ezagutza teknologiko-pedagogikoa. Baina guztien erdian azaltzen den txikitxo hori da, lortzen saiatu behar duguna, hau da, edukiaren ezagutza teknologiko-pedagogikoa. Hiru alderdiak menperatu behar dira, eta era beran hiruak bateratu eta praktikara eramatea lortu behar da.
    Irakaslearen plangintza, modelo honen arabera, ikasleari egokitua (norberaren ikasleei noski), testuinguruari lotuta, jardueretan oinarrituta eta ohizkoa izan behar du. Jarduera bat diseinatzeko orduan, hainbat pausu jarraitzera gomendatzen gaitu modelo honek:
1.        1-Curriculumeko zein atal landu nahi den jakitea, arloari dagozkion helburuei erreparatuz.
2.        2-Jarduera didaktikoaren erabaki pedagogiko praktikoak hartzea.
3.        3- Sekuentzia didaktiko bat sortzeko orduan, jarduera egokiak aukeratu eta sekuentziatu.
4.        4-Ebaluaketa estrategiak aukeratu.
5.        5-Eta azkenik, erremintak aukeratu.
    Azkenik, esan behar dugu, naiz eta teknologiak asko lagundu gaitzakeen, ezin dugula ahaztu pedagogia on batek didaktika hobetuko duela, eta ez teknologiak. Azken hau, erreminta baino ez da, baina pedagogia ona bada eta teknologia baita, bien elkarketak, emaitza hobetuko du.

Monday, November 28, 2011

Hezkuntza eta bideoa I: Bideo hezitzaileak VS Bideo didaktikoak

     Dakigun bezala, bideoak hezkuntza arloan baliabide oso interesgarriak dira interes handiko gauzak egiteko aukera anitzak ematen dizkigulako, hau da, guk gure bideoak egiteko aukera ematen digun bezala beste bideoak moldatu ditzakegu gure hezkuntza beharren arabera. 

     Bideoen barnean, komenigarria izango litzateke bi motatako bideoak daudela desberdintzea, bideo hezitzaileak eta bideo didaktikoak. Bideo hezitzaileak, edozein telebista katetan dokumental bezala agertzen diren bideoak izan daitezke, bideo didaktikoak ordea aurretiko prestakuntza pedagogiko baten ostean egindako bideoa izango litzateke. Prestakuntza honetan azalduko dira zer nolako helburuak lortu nahi dira bideo honekin, zer nolako metodologia erabiliko den, hau da zer nolako ariketak edo/eta ekintzak egingo diren bideoa ikus aurretik eta ikusi ondoren eta bukatzeko zer ebaluatuko den azaldu behar du. 

     Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan baliabide hauek barneratzeko momentuan irakasleek bideo didaktikoen eta bideo hezitzaileen arteko desberdintasunak sustatzen dituen aldagaiak aintzat hartu beharko dituzte. Bideo didaktikoak, hezkuntza arloan erabiltzen ditugun edozein baliabide bezala, zeregin batzuk edukiko ditu: 

  • hezigarria: oinarrizko informazioa transmititu eta motibatu bere ikaskuntzarako 
  • Informatzailea: ikaskuntzan gehien erabilitako baliabidea. 
  • Motibatzailea: ikasleen arreta erakartzeko eta ikasteko gogoa sortu ahal izateko. 
  • Adierazgarria: laguntzen digulako gure sentimenduak adierazten zerbait egiten dugunean. 
  • Ikertzailea: baliabide honen bitartez grabatu duguna behatuz ikasteko erabili dezakegulako 
  • Komunikatzailea: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak marko komunikatzaile batean ematen direnez bideoei ezker hobetu dezakegu komunikatzeko era.

Tuesday, November 22, 2011

Gidoi bat sortzen


    Kontatu nahi den edozein istoriok, hitzezkoa naiz ikus-entzunezkoa izan, gidoi baten beharra du, eta huraxe lantzeko hainbat pausu jarraitu behar dira. Gidoi bat lantzea, istorioa sortzeko lehen pausua da.

    Lehenik eta behin ideia bat behar da, derrigorrezko elementu bat da, honek emango baitio hasiera istorioaren sorkuntzari. Ideia horren barruan egon daitezke: pertsonaiak, testuingurua, denbora, ondorioa, etab.

    Behin ideia edukita, gidoi literarioa egitera pasako gara. Gidoi honek, istorioaren nondik norakoak zehaztasunez deskribatuko ditu, istorioa osatzen duten akto guztiak kontutan hartuz. Syd Field-en esanetan “istorio guztiak, elkarloturik dauden gertakari segida batez osaturik daude, non amaiera dramatiko batean bukatzen den”. Hau da, gidoi literarioa egiterakoan, istorioaren hasieratik bukaeraraino gertatuko den dena deskribatuko du.

    Ikus-entzunezko istorio bat denez, gidoi literarioa osatu eta gero, gidoi teknikoa osatzeko garaia heltzen da. Gidoi honek, filmatuko denaren nondik norakoak deskribatuko ditu, eta inoiz ez, kontatuko dena. Beti ere sekuentzia bidez lan egingo da, eta besteak beste, honako hauek hartuko ditu kontutan:  kanpoan edo barruan gertatzen den, egunez edo gauez den, soinua eta argitasuna eta baita zein plano erabiliko den zehaztuko du.

    Azken pausua, story board bat osatzea izango da. Honek, marrazkien bidez gidoi teknikoa ilustratzeko balio du. Sekuentzia ikusiko den moduan ilustratzea da helburua.

    Hauek izango lirateke, ikus-entzunezko istorio baten grabaketa hasi aurretik jarraitu beharreko pausuak.

Monday, November 21, 2011

Alfabetizazio audiobisuala: Ikusentzunezko hizkuntza

     “Bideoaren didaktika hezkuntzan (1)” post-ean azaldu den bezala, gaur egun alfabetatua ez da idazten eta irakurtzen soilik dakiena, beste zenbait hizkuntza modu erabiltzen eta ulertzen jakin behar du. Horien artean ikusentzunezko hizkuntza dago, non irudiek eta soinuek duten garrantzia.

    Alfabetatzeaz ari garenez, oinarrizko hezkuntzako curriculumean, ikusentzunezko hizkuntza ezagutzak sartu beharko lirateke. Besteak beste, argazkiak, bideoak, komunikabideak, publizidadea, irakurketa kritikoa eta sorkuntza audiobisuala lantzen dituztenak. Beraz, pertsona batek formakuntza audiobisual egoki bat izan dezan, irudietan dauden mezuak ulertzeko eta irudien bitartez komunikatzeko gai izan behar du.

     Hizkuntzaz hitzegiten ari garenez, komunikazioa ere aipatu beharko genuke, bada, hitzezko hizkuntzak bezalaxe, komunikazioa gertatzeko beharrezkoak diren elementuak aurki ditzazkegu: igorlea, kodea, mezua, kanala, testuingurua eta hartzailea. Hauetariko elementu batek bere funtzioa modu egokian beteko ez balu, informazioa ez litzake bere osotasunean iritsiko eta komunikazio arazoak agertuko lirateke. Eta hizkuntza den bezala, sinbolo multzo batez eta erabilera arau batzuez osaturik dago. Hizkuntza modu honek, baditu ere, bere elementu morfologikoak, gramatika eta errekurtso estilistikoak.

     Esan beharrik ez dago informazioz inguraturik gaudela, eta guzti horiek prozesatu ahal izateko, pertzeptzio organuen bidez jasotzen ditugu, gero burmuinera bidaltzeko. Burmuinak bi modutan prozesatu dezake informazioa: sekuentzialki, non burmuinak informazio abstraktua prozesatzen duen (hitzak, eskemak,….), eta globalki, non burmuinak informazio zehatzago bat prozesatzen duen (marrazkia, argazkia,….) eta bapateko erreakzioa sortzen den.

Publizidadea eta propaganda.

    Bi hauek, hizkuntza audiobisualean oinarritutako komunikazio teknikak dira, eta mass mediaren adierazpen modua da. Mezuaren hartzailea zerbait erosteko (publizidadea) edota pentsakera mota batzuk izateko (propaganda) estimulua bilatzen dute, eta hau lortzeko, anuntzioen bidezko publizidadea adibidez, lau zutabetan oinarritzen da:
    • Atentzioa: kontsumitzailearen atentzioa bereganatzea.
    • Interesa: produktuaren interesa piztea.
    • Gogoa: produktua kontsumitzeko gogoa eta beharra pizten du.
    • Akzioa: erostera bultzatzen du.
     Publizidadez naiz propagandaz inguraturik gaudela ikusita, mezu horien analisi objetibo naiz subjetiboa egiten ikasi behar da, eta hau ere izan daiteke, hezkuntzaren erronka askotariko bat.

Gehiago sakondu nahiezgero bisitatu: http://www.peremarques.net/alfaaudi.htm
  

Tuesday, November 15, 2011

Bideoaren didaktika hezkuntzan (2)

Ikasleen bideoaren erabilpen aktiboa.
     Alfabetatze audiobisualean, ikasleak hizkuntza honetan komunikatu ahal izatea lortu nahi da, eta bideo bat sortzea da, besteak beste, ikasi beharreko zerbait. Bideo bat sortzea, hainbat pausutako lana da, eta beti ere talde-lanean jorratutakoa. Pausuak bideo profesionaletan erabiltzen diren berberak dira, naiz eta gure kasuan ez dugun azken produktua ebaluatuko, baizik eta pausu horien kalitatea. Hauek izango lirateke bideo bat sortzeko jarraitu beharreko pausuak:

  1. Hitzarmenaren fasea: Talde-lana dela jakinda, pausu honetan partaide bakoitzaren zeregina eta ardura maila zein izango den adostuko da. Proiektuaren planifikazioaren zirriborroa ere egingo da.
  2. Informazio bilketa (dokumentalismoa): Argi dago pausu honen helburua, informazioa bilatzea. Ondo dago internetetik informazioa bilatzea, bideoekin harremana estuagoa baita liburuekin topatzen dena baino. Baina toki guztietatik bilatzea (eta bilatzen jakitea) da gomendagarriena. Baliogarriak izan daitezkeen audioak, irudiak eta testuak bilatuko dira.
  3. Gidoitzea: Lanak izango duen itxura zehaztuko da, jasotako informazioa (irudi, audio...) zein den aztertu eta gero. Planifikazio zehatzagoa egingo da.
  4. Produkzioa: Grabaketarekin zerikusia duen pausua da, eta ez da guztiz itxia dagoen lana izango, beti egongo baita momentuan zerbait aldatzeko aukera.
  5. Edizioa: Lanaren azken pausua da eta bideo ediziorako bereziak diren softwareak erabiltzen dira. Hauekin, jasotako informazio, irudi, audio eta kamerarekin grabatutakoak nahasten dira eta bideoa sortzen da, guk nahi dugun itxura eta iraupenarekin.

Bideo digitala sortu eta editatzeko herremintak.

     Gaur egun erreminta ugari aurki ditzakegu bideo bat grabatu eta editatzeko. Sinpleenen artean QuickTime Pro aurkitzen da, non moztu, itsatsi eta horrelako oinarrizko funtzioak agertzen diren, eta baita bideoaren itxura aldatzeko balio duten maskarak ere. Hala ere, egungo sistema eragileek badituzte berezko erremintak, adibidez, Windows Xp-k Movie Maker dauka, hau ere erabiltzen nahiko erraza. Mac/OSX-k berriz I-Movie dauka. 

    Nola ez, ezin dugu ahaztu, txartel digitalizagailu bat beharrezkoa dela grabatutako bideoak (digitalak naiz analogikoak) ordenagailura pasatzeko. Baita CD-Rom edota DVD grabagailu bat eduki behar da bideoa CD edo DVD batean gorde ahal izateko.