Monday, October 31, 2011

Sistema eragilea

    Ordenagailuaren funtsezko softwarea da, sistemaren ulermena eta erabilpena errazten baitu. Adibide gisa, erabiltzaileari sistema ulertzeko eta erraz erabiltzeko bitartekari grafikoak ematen dizkio. Erabileraren ikuspuntutik begiratuta, ordenagailuaren baliabideak erabiltzeko aukera ematen duen errutina multzoa da. Hardwarearen osagaiak (CPU, memoria, periferikoak, bideo-sistema, etab.) kontrolatu eta funtzionamendu egokia ziurtatzen du. Erabiltzaileari, hardwarearen zailtasunak ezkutatzen dizkio, horrela erabiltzaile eta ordenagailuaren arteko komunikazioa erraztuz.

Sistema eragilearen oinarrizko funtzioak.
     › Erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko komunikazioa bermatzea: horretarako, komando-lerro bitartekariak edo bitartekari grafikoak erabiliz.
     › Ordenagailuaren hardware-gailuak kudeatzea: programaren eta hardwarearen arteko bitartekari lanak burutzen ditu.
     › Disko-fitxategiak kudeatzea: informazioa diskoetan gordetzeko, informazioa konpartimendu logikoetan biltzen ditu.
     › Erabiltzaileen programei laguntza eskeintzea: beste software programei zerbitzuak eskeintzen dizkie, besteak beste, fitxategiak zerrendatu, diskoan grabatu, etab.
     › Akatsen antzematea eta berreskurapena: sistema informatikoa martxan dagoen bitartean, hainbat akats gerta daitezke. Sistema eragilearen lana horren aurrean, akatsa sahiesteko erabaki egokia hartzea da, ahalik eta kalte txikien jasan dezan.

Sistema eragilearen osagaiak.
     Hiru osagai nagusi bereizi daitezke:
     › Nukleoa: CPUaren kontrola eta exekutatu beharreko prozesuak kudeatzen ditu.
     › Zerbitzuak: hauen bidez, erabiltzaileak sistema eragileen baliabideak erabiltzeko eukra du.
     › Komando itzultzaileak: ordenagailuak ulertzen dituen lengoaiara itzultzen ditu goi-mailako komandoak.

Sistema eragileen bilakaera historikoa.
     Sistema eragilea azaldu baino lehen, harwarea “eskuz” kudeatu behar zen, programatzaileek txartel zulatuetan (0,1) idazten zutelarik. Baina 50. hamarkadatik aurrera, sistema eragilearen beharra agertu zen. Urte horietan ikusi zen, sekuentzialki errepikatzen ziren ariketak baino ez zirela exekutatzen, beraz, sistema eragileak errepikatu beharreko eragiketa horiek guztiak biltzeko sortu ziren. Sistema eragileen bilakaera, hardwarearen bilakaerarekin bat egiten du. Lau belaunaldi bereiz daitezke hardwareari dagokionez:
     › Lehenengo belaunaldia (1945-1955): lehenego konputagailuetan huts-balbulak erabiltzen ziren. Datuak sartzeko, txartel zulatuak erabiltzen ziren, horrela, prozesu berdinak errepikatzeko ez zegoen datu guztiak berriro sartu beharrik.
     › Bigarren belaunaldia (1955-1965): huts-balbulak utzi eta transistoreak erabiltzen hasi ziren. Sistema eragileak lanen arteko trantsizioak azkartzeko diseinatu ziren.
     › Hirugarren belaunaldia (1965-1980): Zirkuitu integratuak erabiltzen hasten dira, ordenagailuaren tamaina eta kostua txikituz. Belaunaldi honen sistema eragileen ezaugarri nagusiak, askotariko programazioa eta askotariko prozesaketa dira. Programak batera exekutatzen dira. Konputagailu multzoak kudeatu zituen lehen sistema eragilea IBMren OS/360 izan zen.
     › Laugarren belaunaldia (1980tik aurrera): Ordenagailu pertsonalen belaunaldia da. Edozein erabiltzailek ordenagailua erabil zezan, bitartekari grafiko sinpleak erabiltzen hasten dira. Baina oraindik banako ordenagailuetan lan egitetik sarean lan egitera pasatzeak arazo asko ekartzen ditu.

Sistema eragileen sailkapena.
1) Erabiltzaile kopuruaren arabera. Sistemaren baliabideak batera erabiltzen dituzten erabiltzaileen arabera, honako sailkapena egin daiteke:
     › Erabiltzaile bakarreko sistema eragileak. Hauek erabiltzaile bakarra onartzen dute. Erabiltzaileen ardurarik ez izateak sistemaren jarduera errazten du. Mota hontako sistema eragile ezagunenak honako hauek dira: MS-DOS, MS Windows 95, 98, Me, NT 4.0 Workstation eta Windows 2000 Professional.
     › Erabiltzaile askoko sistema eragileak. Sistema eragile hauek erabiltzaileak bereizten ditu, eta horretarako, erabiltzaileak sisteman sartzerakoan, baimentze-mekanismo bat abiarazten da, pasahitzetan oinarritutakoa.
2) Ataza edo kopuruaren arabera. Sistemak aldi berean exekutatzen dituen programen arabera, honako sailkapen hau egin daiteke:
     › Ataza bakarreko sistema eragileak. Programa exekutatzean, ataza bakarreko sistema eragileak programa horri eskeintzen dizkio hardware-gailu guztiak.
     › Ataza askoko sistema eragileak. Prozesu multzoak batera exekutatzen ditu. Mota hontako sistema eragile ezagunenak: MS Windows 4.0 workstation, MS windows NT server, Windows XP professional, UNIX, Novell, etab.
     › Ataza askoko eta denbora partekatuko sistema eragilea. Prozesu jakin bati eskeintzen dio prozesadorearen kontrola, denbora tarte jakin bakoitzeko.
3) Prozesadore kopuruaren arabera. Sistema eragileak kudeatu ditzakeen prozesadore kopuruaren arabera, honako sailkapena egin daiteke:
     › Prozesadore bakarrekoak. Prozesadore bakarra kontrolatzeko gai da.
     › Prozesadore askokoak. Prozesadore askoko sistema eragileek CPU askoren artean banatzen dituzte lanak, eta prozesuak aldi berean exekutatzen dituzte. Sistema eragile ezagunenak honako hauek dira: Windows XP, GNU/LINUX, UNIX eta Solaris.

Sistema eragileen familiak.
     Hiru familia haundietan banatu daitezke: UNIX (GNU/LINUX), Microsoft eta bestelakoak.
     › UNIX eta GNU/LINUX sistema eragileak. UNIX sistema eragilea 60. hamarkadan sortu zen. Linusek MS-DOS sistema eragileak makinaren baliabideei ateratzen ez ziola ikusita, MINIX sistema eragilea erabiltzea erabaki zuen. MINIX sistema UNIX esperimentala zen. Baina MINIXek ez zuen oraindik linusen betebeharra asetzen. Horretarako Linusek bere sistema eragilea garatzen hasi zen. LINUX sistema eragile baten nukleoa besterik ez da. Nukleo hori GNU proiektuaren barruan garatutako aplikazioekin batuz gero, GNU/LINUX sistema eragilea lortzen da.
     › Microsoften sistema eragileak. 1975Ean Bill Gatesek eta Paul Allenek BASIC programazio-lengoaia asmatu zuten, eta era berean Microsoft enpresa sortu ere. 1977An FORTRAN programazio-lengoaia plazaratu zuten. 1980an , IBM enpresak Microsoft kontratatu zuen PC-entzako sistema eragilea garatzeko. Urrengo urtean, IBMk plazaratutako ordenagailuek, Microsoftek ekoiztutako sistema eragilea zuten: MS-DOS (ataza eta erabiltzaile bakarreko sistema eragile ezagunena). 1985. urtean berriz, Windows sistema eragilea plazaratu zuten, eta Applen bitartekari grafikoen aldeko apustua egin zuten. Windows 95a, sistema eragile berritzat jotzen da, naiz eta MS-DOS sisteman oinarriturik egon. Baina MS-DOS sisteman oinarriturik ez dagoen lehen sistema eragilea Windows XP da. 2007. urtan Windows Vista agertzen da.
     › Bestelako sistema eragileak. IBMren eta Microsoften ituna apurtu zenetik, IBMk bere sistema eragileak garatzen ditu.

1 comment: