Monday, October 31, 2011

Teknologia eta ikaskuntza Pentsamendurako Ikastetxeetako ikasgelan


     Testuak Pentsamendurako ikastetxeetaz hitz egiten du, batez ere, EEBBetako Nashvilleko mota honetako ikastetxeetaz. Hauen helburua curriculumaren, irakaskuntzaren, ebaluzazioaren, garapen profesionalaren eta komuniteatean partehartzearen egitura aldatzea da, ikasleei ahalmen eta konfiantza nahikoan emateko XXI. mendean aurrera ateratzeko.

     Gero eta hedatuago dauden ikastetxe hauetan, irakaskuntza ikasle zein jakintzan dago zentratuta. Ikasleei dagokienez, kognizio eta kurrikulumaren garapenarekin erlazionatutako hainbat ikerketekin, irakaskuntza eraginkorrarekin eta ebaluazioarekin laguntzen zaie. Jakintzaren kasuan, bai pentsamenduak baita ikasten ikasteak ere oinarri kognitibo bat eskatzen duela kontsideratzen da, ondorioz, diziplina tradizionalak beharrezkotzat jotzen dira: matematika, zientziak, literatura edo historia adibidez.

     Honekin guztiarekin, ikasleek, materia goitik bera ikastea baino, printzipio sakonak edo ideia handiak ulertzea bilatzen da. Horretarako, ikasleen arteko ikerketa eta elkarlana bultzatzen da. Galdera konkretu batzuei erantzuna emateko beste galdera batzuk planteatzen dituzte. Talde bakoitza galdera horietako bat erantzuten saiatu ondoren, taldekideak aldatu, eta talde berrietako partaideak, beraien lehengo taldean ikasitakoa irakatsiko die taldekide berriei. Horrela, ikerketan aurrera jarraitu ahalko dute, beraiek lehen ikasitakoarekin, baita, taldekide berriek irakatsitakoarekin ere.

     Ikastetxe hauetan irakasle eta zuzendarien lana garrantztisua bada ere, teknologien erabilera da nagusi. Honen laguntzaz, problemak aurkezten dituzte; ikasleek ikaskuntza hobetzeko baliabideak aportatzen dituzte; retroalimentazioa, pentsatzea eta gainbegiratzeko aukera ematen dute; eta, beste ikasleekiko, irakasleekiko, komunitatearekiko eta abarrekiko bakardadea garaitzea lortzen da.

     Problemak proposatzerakoan, teknologia erabilera oso anitza izan daiteke, eta ikastetxe hauek iturri asko dituzte eskuragarri: bideoak, telesailak, web orriak, datu base espezialiatuak, eta baita teknologia tradizionalak ere, zaharrak izanagatik ez dutenak zertan okerragoak izan behar.
    
     Ikaskuntza hobetzeko baliabideak eskaintzeko, aurretik aipatutako problemetan oinarritutako ikaskuntza alde batera utzi, eta teknologia, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza bultzatzeko erabiliko da. Kasu honetan, beraien inguruko problemei irteera bilatzea eskatzen da, bizipen eta pertsonalizazioari esker ikastea lortuz.
    
     Teknologiaren laguntzaz, beraiek egindako lanak zuzentzeko aukera izango dute. Lor dezaketen informazioarekin, gauzak gehitu, kendu, zuzendu edo ebaluatu ditzakete, ondo egindakoa eta gaizki egindakoa ikusi ahal izateko. Beraz, teknologiaren bidez retroalimentazioa, pentsatzea eta gainbegiratzea lortzen da. Atal honetan, interesgarriak dira SMART, pentsamendua bultzatzeko, eta CSILE, retroalimentaziorako programak.

     Azkenik, bakardadea saihesteko, komunitateen sorrera bultzatzen du, bai ikasgela barruan, ikasgela mailan, baita maila zabalagoan ere, inguruko zientzialari, familiakide eta abar barneratuz.

     Dena dela, eta lehen hain garrantzitsuak ez direla esan arren, irakasleen lana garrantzitsua da. Teknologia ezinbesteko bada ere, irakasleak izango dira hori erabiltzen jakin behar dutenak, eta nola erabili transmititu behar dutenak. Hortaz, aipatu beharra dago, aurreko honek guztiak, beraiei ere laguntzen diela beraien garapen profesionalean. Izan ere, umeek ikasi behar dutena ikasi ahal izateko, irakasleek aurretik prestakuntza bat izatea beharrezkoa da, umeek egingo dutenaren antzekoa aurretik eginez. Hortaz, teknologiak erabiltzen jakin beharko dute, programak ezagutu eta erabili beharko dituzte eta, era berean, beste irakasleekin komunitateak sortzeko aukera izango dute, beraien arteko talde lana eta laguntza ahalmena sustatuz.

           
           


No comments:

Post a Comment